Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

a1eko bloga

16/10/2007 GMT 1

bulegoan/1.unit

jon.ezkurra @ 10:29





LIBURUTEGIKO KARNETA.

 

Ikasleak binaka jarrita eta ematen zaien eredu bati jarraituta liburutegiko karneta osatu beharko dute.

 

HELBURUAK: Informazio pertsonalari buruz galderak egin.Entzundako modeloak errepikatu.

 

GALDERAK/EGITURAK: Agurreko formulak, informazio pertsonal sinplea lortzeko galderak.

 

PROZEDURA:

-A-Ikasleek Bulegoan zinta entzungo dute eta gero egia/gezurra galdetegia erantzungo dute.

 

-B-Binaka jarraita eta landutako ereduari jarraituta irakasleak emango dien liburutegiko karneta osatzeko orria bete egin beharko dute. Horretarako Bulegoan zintako ereduari jarraituko diote. Bat bulegaria eta bestea bezeroa izando da.

 

(TRANSKRIPZIOA)

-B- Egun on.

-G- Baita zuri ere.

-B- Ea, zein da zure izena?

-G- Izena?

-B- Bai

-G- Ander.

-B- Eta abizena?

-G- Etxeberria.

-B- Etxebarria?

-G- Ez, ez da (ezta) Etxebarria, Etxeberria.

-B- Barkatu.

-G- Barkatuta zaude.

-B- Nongoa zara?

-G- Bermeokoa.

­B- Heri polita benean.

-G- Beno, ez dakit (eztakit) ba.

-B- Eta non bizi zara?

-G- Bilbon Txurdinagan bii naiz, Txomin Garat kalean, 27 zenbakian.

-B- Ene! Ni ere kale horretan bizi naiz.

-G_ A bai!

-B- Beno, gaztea zara, ezta?

-G- Tira!

-B- Zenbat urte dauzkazu ba?

-G- 42, andrea,42

-B-Ez da (ezta) adin txarra gizona. Zer zara ezkondua ala ezkongabea?

-G- Dibortziatua.

-B-Badaukazu telefonorik?

-G-Bai, badaukat: 4371209

-B- Errepikatu mesedez.

-G- 4371209

-B- Ederto, ba bukatu dugu, orain lasai joan eta datoren astean deitu.

-G-Mila Ester.

 

 

 

A      

 

EGIA ALA GEZURRA

 

1-     Gure gizonak Etxeberria izena du.

 

2-     Gizon hau Txurdinagakoa da.

 

3-     Gure gizona Bermeoko Txomin Garat kalean bizi da.

 

4-     Gizona oso gaztea da.

 

5-     Ezkongabea da.

 

6-     Gure gizonak badauka telefonoa etxean

 

http://www.goear.com/listen.php?v=53ed0cb

 

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!